Maiatzaren 15ean eta 16an Irurtzungo Pilota Txapelketako bigarren mailako finalerdiak erabaki ziren. Lehen finalerdian, Irurtzungo bikoteak, Bustincek eta Salcedok, final handirako sailkatzea lortu zuen, Oberenako Garciari eta Santestebani 22-19 irabazita.
Bigarren finalerdian, Otxoak eta Erlek (Lapke) 9 tantotan utzi zituzten Tirado eta Lizarraga (Beti Onak-Irurtzun), eta finalerako sailkatu ziren.
Gauzak horrela, maiatzaren 25ean, larunbata, 17:30etik aurrera, Trinitateko festetan jokatuko diren XXXII. Irurtzungo Pilota Txapelketako final handian ondoko partidak jokatuko dira, azken orduko baja edo aldaketarik ez badago:
Bigarren mailako finala:
Bustince-Salcedo (Irurtzun) / Otxoa-Erle (Lapke)
Lehen mailako finala:
Murua-Aizpuru (Soraluze-Aurrera Tolosa) / Olaetxea-Cuairan (Irurtzun)