Irurtzungo Trinitate festak izanen dira maiatzaren 24tik 26ra, ostiraletik igandera. Festak Zabaleta eta Martija Arakilgo pilotariei eginen dioten omenaldi partidarekin hasiko dira; pilota jaialdia Bi Aizpe frontoian izanen da, eta sarrerak entradasfronton.com webgunean eta egunean bertan frontoian eros daitezke, 25 eurotan. Aspe Pelota enpresak antolatu du partida, Irurtzungo eta Arakilgo udalekin eta Irurtzungo Pilota Taldearen laguntzarekin.
Bi pilotariei eginen dioten omenaldia ez ezik, festetan ere Irurtzungo pilota txapelketako finalak jokatuko dira, larunbatean, eta igandean pala pilota partidak izanen dira. Larunbatean IX. Ergako Trinitatera Erlojupeko Igoera izanen da. Parte hartzeko izena eman behar da maiatzaren 23ra arte, 669306947 telefonoan; Guan Taldea da antolatzailea. Egun berean, Irurtzungo Udalak herri bazkaria antolatu du, Atakondoa ikastetxeko patioan, eta tiketak salgai daude Irurtzungo Udaleko webgunean eta kultur etxean, 24 eurotan, maiatzaren 20ra arte. Bazkaiaren ondoren, txarangarekin kalejira, erraldoien eta buruhandien konpartsa eta musika izanen dira Irurtzunen. Igandean Trinitatera erromeria izanen da, besteak beste.
2024ko Irurtzungo Trinitate Festak
Maiatzak 24 ostirala
20:00 Zabaleta eta Martijari omenaldia
Lehenengo partida:
Mata - Gaskue / De la fuente - Aldabe
Bigarren partida:
Elezkano II - Zabaleta / Etxeberria - Martija
Maiatzak 25 larunbata
09:00 IX Erlojupeko igoera Ergako Trinitatera.
12:00 Irurtzun Kantuz - Kantu Zaharrak, Txistulari taldearen eta Irurtzungo Kantuz-en emanaldia, Aizpea Euskara Taldeak eta musika eskolak antolatuta, Barazkigunen.
14:30 Herri bazkaria, Atakondoa ikastetxeko patioan.
17:00 Mutil Gazteak txarangarekin kalejira, patiotik.
17:30 XXXII. Irurtzungo Pilota Txapelketako finalak, frontoian.
Bigarren mailako finala:
Bustince - Salcedo (Irurtzun) / Otxoa - Erle (Lapke)
Lehen mailako finala:
Fernandez - Aizpuru (Soraluze-Aurrera Tolosa) / Olaetxea - Cuairan (Irurtzun)
18:30 Erraldoien eta buruhandien konpartsa.
20:00 - 22:00 / 00:00 Musika On festarekin, plazan.
Maiatzak 26 igandea
Goizean, Ergako Trinitatera erromeria.
17:00 - 20:00 Adin guztietarako joku tradizionalak, plazan (euria egiten badu eskolako patioan).
18:00 Gure Pilota Pala Elkarteko emakumezkoen pala pilota partidak, plazako frontoian (euria egiten badu Bi Aizpe frontoian).