Lehen mailako Osasuna Magna Xota taldeak denboraldia despeditu du eta maiatzaren 21ean denboraldi bukaerako bazkaria egin zuen Irurtzungo Plazaola hotelean. Taldeko jokalariez gain, zuzendaritzako kideak, Tatono Arregi buru, Miguel Hernandez entrenatzailea eta staffeko kideak bildu ziren bazkarian. Taldeak oporrak hartuko ditu.
Jokalarien dantza
Osasuna Magna Xotako entrenatzaileak denboraldiaren balorazio baikorra egin du. “Denboraldia luzea da, gorabeherak ditu eta denetatik gertatzen da, baina, azkenean denboraldi polita geratu zaigu”.
Hemendik aurrera jokalarien dantza hasiko da. Leo Cafék ez du taldean jarraituko, ezta Linharesek ere. “Xota familia bilakatu da. Beti eramango dut bihotzean” esan zuen lau denboraldi talde berdean jokatu duen Linhares brasildarrak. Juninhok, aldiz, 2026 urtera arte berritu du. Eloy de Pablosek ere kamiseta berdea janzten jarraituko du, utzita, Osasuna Magna Xotak, Inter Movistarrek eta jokalariak hala adostuta.