Udal igerilekuetan mantentze lanetan aritzeko lau pertsona kontratatu nahi dituela jakinarazi du Irurtzungo Udalak. Lanean hiru txandatara arituko dira: goizez, arratsaldez eta zatituta. Gainera, hiru egun jarri arituko dira eta laugarrenean jai hartuko dute. Jarritako baldintza da euskarazko ahozko B2 maila izatea. Lanean interesa duenak eskabidearekin batera, nortasun agiriaren fotokopia eta euskara jakintza ziurtagiria. Kontratua garagartzaroaren 10etik irailaren 15era izanen da. Deialdiari buruzko informazio guztia irurtzun.eus webgunean dago.