Irurtzungo Udala igerilekuetako ur sorosle lana egiteko hiru pertsona kontratatu nahi ditu. Deialdian interesa duenak eskabidearekin batera, sorosle titulua, desfibriladorearen erabilera ikastaroa egin izanaren egiaztagiria, nortasun agiriaren fotokopia eta euskarazko B2 titulua aurkeztu beharko ditu. Hori guztia maiatzaren 27rako egin beharko dute interesa dutenek. Kontratua garagartzaroaren 14tik irailaren 15era izanen da. Lanean hiru txandatara arituko dira: goizez, arratsaldez eta zatituta. Gainera, hiru egun jarri arituko dira eta laugarrenean jai hartuko dute. Deialdiari buruzko informazio guztia irurtzun.eus webgunean dago.