Udalak prest du igerileku sasoia

Guaixe 2024ko mai. 27a, 11:00

Jendea Irurtzungo igerilekurantz joaten. ARTXIBOA

Garagartzaroaren 15etik irailaren 15era egonen dira zabalik. Baina igerileku olinpikoan lanak egiten ari direnez, haiek bukatu arte ez da erabilgarri izanen. Udalaren aurreikusi du agorrilaren 15erako zabalik egon daitekeela.

Aurtengoa ezohiko igerileku denboraldia izanen da Irurtzunen. Izan ere, udal igerilekuak berritzeko lanen lehen fasea egiten ari dira. Hau da, igerileku handia egokitzeko lanak aurrera doaz. Horregatik, "denboraldiaren zati batean igerileku hori ez da bainatzeko prest egongo", jakinarazi dute udaletik. Hala ere, igerileku olinpikoa, udalaren aurreikuspenen arabera, agorrileko lehen hamabostaldian. Udalak gaztigatu duenez, "obren egoeraren berri garagartzaroko bigarren astean emanen dugu berriro, irekiera data posiblearekin batera".

Irurtzungo Udalak azaldu duenez, "kontuan izanik igerilekuen zerbitzu arrunta defizitarioa dela eta instalazioaren berritze partzialaren kostua handia dela, udalak aurtengo denboraldirako prezioak mantentzea erabaki du". Beraz, familia bonua eskatu nahi dutenek eskabidea udaletxean edo udalaren egoitza elektronikoan aurkeztu beharko dute. Horretarako epea garagartzaroaren hiruan despedituko da. Aurreko urteetan bonu hori eskatu dutenek ez dute eskaera egin beharrik.

Bestetik, helbideratutako kuotak 2024ko ekainaren 6an kobratuko ditu udalak. Kuota helbideratuta ez duten erabiltzaileek dagokien ordainketa abisua jasoko dute etxean. Helbideratu nahi izanez gero, abisuan bankuko kontua idatzi eta hura udaletxean aurkeztu edo irurtzun@irurtzun.eus posta helbidearen edo egoitza elektronikotik eskaera bidali beharko dute. Helbideratu nahi ez dutenek Irurtzungo edozein banku edo kutxatan ordaindu ahal izanen dute, udalaren kontuan edo udal bulegoetan txartelaren bidez. Bankuaren gordekinak eta karneta igerilekuetara sartzeko frogagiri gisa balioko dute.

Igerilekuko erabiltzaile gisa baja eman nahi dutenek garagartzaroaren 3ra arteko epea dute jakinarazpena egiteko. Bestalde, igerilekuaz gozatu nahi duten langabetuek udaletxean hobaria eskatzeko aukera dute, beti ere bere lan-egoera justifikatuz.

Prezioak

Sarrerak

  • 5 urte arte Dohainik.
  • 5 urtetatik 14 urtetara 4,5 euro.
  • 14 urtetatik 65 urtetara 7 euro
  • 65 urtetik gora (Irurtzunen eta Arakilen erroldatuta) Dohainik. 
      (bi udalerrietan erroldatuta ez daudenak) 3 euro. 


15 eguneko txartelak

  • 5 urte arte Dohainik.
  • 5 urtetatik 14 urtetara 30 euro.
  • 14 urtetatik 65 urtetara 50 euro.
  • 65 urtetik gora (Irurtzunen eta Arakilen erroldatuta) Dohainik. 
      (bi udalerrietan erroldatuta ez daudenak) 20 euro. 


Urteko kuota

  • 5 urte arte Dohainik.
  • 5 urtetatik 14 urtetara 56 euro.
  • 14 urtetatik 18 urtetara 67 euro.
  • 18 urtetik gorakoak 89 euro.
  • 65 urtetik gora (Irurtzunen eta Arakilen erroldatuta) Dohainik. 
      (bi udalerrietan erroldatuta ez daudenak) 35 euro.