Igerilekuko tabernaren kudeaketa emateko deialdia

Guaixe 2024ko mai. 30a, 11:10

Irurtzungo igerilekuko taberna ezkerretan. ARTXIBOA

Eskabideak garagartzaroaren 2ra arte aurkez daitezke udaletxean.

Irurtzungo Udalak jakinarazi du igerilekuko tabernako uda sasoiko kudeaketa emateko deialdia egin duela. Kontratua emateko baldintzak udaletxean eska daitezke. Deialdian interesa duenak bere eskabidea garagartzaroaren 2ra arte aurkez dezake.