Irurtzungo Trinitateko festetan pilota jaialdi profesionala antolatu zen maiatzaren 24an. Irurtzun Pilota klubak aukera hori probestu nahi izan zuen bere klubean trebatutako pilotaria, Jose Javier Zabaleta, omentzeko. Azkenean, omenaldia Julen Martijari ere zabaldu zitzaion eta bi arakildarrek frontoia betetzen zuten irurtzundarren eta arakildarren txaloak jaso zituzten. Irurtzun klubeko pilotariek pasilloa egin zieten, eta aurreskuaren ondoren, zapiak eta oroigarriak jaso zituzten.
Pilota partidari dagokienez, Peio Etxeberriak eta Martijak 17 et a22 hartu zituzten mendean Elezkano eta Zabaleta.