Udal eraikinaren itxura berria

Guaixe 2024ko maiatzaren 29a

Liburutegia eta gazte txokoa hartzen dituen eraikina. @ehbilduirurtzun

Margotze lanak egin dituzte aparkaleku ondoko eraikinean.

Irurtzungo Udalak liburutegia eta gazte txokoa hartzen dituen eraikinak margotu egin ditu. Mantentze lan horiek egitera 7.200 euro bideratu ditu Irurtzungo Udalak.