Mendizaleekin Oriora

Guaixe 2024ko ekainaren 4a

Ekainaren 9an, igandea, Donostia eta Orio arteko mendi ibilbidea eginen dute Sakanako Mendizaleak taldeko mendizaleek.

Sakanako Mendizaleak taldeak irteera berria antolatu du ekainarne 9arako, igandea: Donostiako Ondarreta, Igeldo eta Orio arteko ibilbidea eginen dute mendizaleek. Donostiara Irurtzungo Matxainetik abiatuko dira, 07:00etan.