Hauteskunde hautagaia ez zarenean, hauteskunde kanpainan parte hartzen duzu?
Hautagai ez izateaz aparte, nire alderdia, UPN, ez da Europako hauteskundeetara aurkezten, beraz, ez da parte hartzen. Hauteskunde kanpaina beste edonork bezala bizi dut.
Zein izaten da zure egitekoa?
Bat bera ere. UPNk hautagaitzarik aurkeztu ez duenez ez dugu ezer berezirik egin behar.
Hauteskundeetan hautagai izan edo ez, aldaketarik nabari da kanpaina bizitzeko moduan?
Jakina. Ez da ekitaldirik egin behar, ezta kanpainarik eta abar. Lasaiago gaude.
UPNk ez du hautagaitzarik aurkeztu. Entzundakoetatik, zein mezu egin zaizkizu deigarri?
Batez ere, Nafarroako errealitatea ezagutzen ez duten alderdi asko daudela erakusten duten mezuak. Esate baterako, hitzarmen ekonomikoaz hitz egiten dutenean. Bestalde, deigarria da alderdiren batek UPNren botoaz jabetzeko egin duen ahalegina.
Botoa emanen duzu? Zergatik?
Bai, botoa ematera joango naiz. Uste dut nire botoa emateko eta demokrazian parte hartzeko eskubidea erabili behar dudala.