Irurtzungo festen hasierako etxajua garilaren 17an zeinek piztuko du: emakumezkoen taldeak edo parte hartze aurrekontuen taldeak? Bi hautagaitza horietako baten alde egiteko aukera dute irurtzundarrek martxan den herri galdeketan. Herrian erroldatuta dauden eta 16 urtetik gora duten irurtzundar guztiek dute botoa emateko aukera. Horretarako, udalaren telefono mugikorretarako Irurtzun aplikazioa edo irurtzun.eus web orria erabili dezakete botoa telematikoki eman nahi dutenek. Aurrez aurre botoa emateko udaletxetik pasa beharko da. Botoa emateko nortasun agiriko zenbakia eta aurreneko abizena behar dira.
Hautagaiak
Emakumezkoen taldea
31 urteko ibilbidea egin du. Bai sortu zutenei bai egon zirenei eta daudenei ere berdintasunaren alde egindako lana aitortu nahi zaie.
Parte hartze aurrekontuen taldea
Bere jarduna 2011n abiatu zuen taldeak aurten utzi du. Etengabe aritu da lanean Irurtzunen alde, herria guztion artean hobetzeko, herritarrei ahotsa emanez.