Larrazpi Eguna ospatuko dute Irurtzunen

Guaixe 2024ko ekainaren 10a

2019ko Larrazpi Eguna. ARTXIBOA

Ekainaren 15ean, larunbata, Irurtzungo gazte elkartearen eguna izanen da.

Atakondoa frontoian ospatuko dute Larrazpi Eguna ekainaren 15ean, larunbata, irurzundarrek. 17:00etan Karropoteo izanen da eta 23:00etan kontzertuak; Ostikoka punk oi eta Darresi taldeak ariko dira. Ondoren, tekno gaua antolatu du gazte elkarteak: DJ Zaze eta DJ Ara-Kill.