Permakultura bisitza jasangarriaren aldeko filosofia bat da. Natura behatzean eta ekosistemaren funtzionamendua imitatzean oinarritzen da, eta helburua etorkizuna arriskuan jarri gabe gaur egungo beharrak asetzea da. Ekainaren 14an, ostirala, 18:00etatik 19:30etara, permakulturari buruzko sarrera hitzaldia emanen du Ruben Hernandez Romero biologoak eta Iberiako Hego-Ekialdeko Permakultura Sareko kideak, Irurtzungo liburutegian. Solasaldia gaztelaniaz izanen da, eta doakoa da baina aurretik izena eman behar da liburutegian.