Areto futbola

Osasuna Magna Xotak lagunarteko zortzi partida jokatuko ditu aurre denboraldian

Guaixe 2024ko eka. 12a, 09:30

2023/2024 taldeko Xota. XOTA

Talde irurtzundarraren aurre denboraldia abuztuaren 26an hasiko da

Osasuna Magna Xotak lagunarteko zortzi partida jokatuko ditu maila gorenean bere 27. denboraldia izango dena prestatzeko. Lehen lagunartekoa abuztuaren 31n jokatuko du Iruñean, Anaitasuna Futsal taldearekin, eta irailaren 7an Guardo FS izango du aurkari, Guardon. Irailaren 13an edo 14an Xotak Wanapix Sala 10 Zaragoza taldea hartuko du Iruñean, eta bi taldeek itzulerako partida irailaren 25ean jokatuko dute Zaragozan. Irailaren 27an Movistar Interren kontra lehiatuko dira Torrejon de Ardozen, eta urriaren 5ean Industrias Santa Coloma hartuko dute Anaitasunan. Bestalde, oraindik ez dira zehaztu Nafarroako Kopako datak.