Euskarazko testuak jaso nahian

Guaixe 2024ko eka. 18a, 11:31

Irurtzundarrak Lizarra kalean, Pikuxarren parean. ARTXIBOA

Horiek idaztea proposatu du Aizpea euskara taldeak.

Beste behin Udan ere euskaraz ekimena martxan jarri du Aizpea euskara taldeak. Parte hartzeko bi modu daude. Oporretara doanak opor tokitik Pikuxar elkartera (Lizarra kalea 3, 31.860) euskaraz idatzitako postal bat bidali behar du. Oporretara ez doanak bere postala diseinatu, euskaraz idatzi eta Pikuxarrera eraman edo bidali behar du. Jasotako postal guztien artean Aizpeakoek bi afari zozketatuko ditu. Postalak garagartzaroaren 15etik irailaren 14ra bidal daitezke.