Motorren kontzentrazioa Irurtzunen

Guaixe 2024ko eka. 17a, 10:15

Ekainaren 22an, larunbata, Espaciobikerren hamabosgarren urteurrenaren ospakizunak izanen dira Irurtzunen.

Irurtzun Espaciobiker motorzaleen elkartearen topagune izanen da ekainaren 22an, larunbata, 09:00etatik aurrera, elkartearen hamasbogarren urteurrenean. 09:00etan izena emateen irekiera eginen dute, motorrekin ibilbidea eginen duteo ondoren, eta Matxain jatetxean bazkaldu ondoren, kontzertuak, zozketak eta motor jolasak izanen dira, "gorputzak irauten duen arte".  Nafarroako, Gipuzkoako, nomadak, Valladolideko eta Bizkaiko Espaciobikerreko kideak izanen dira Irurtzunen. Motorren ibilbideak, hamaiketakoarekin, 6 euroko prezioa du; bazkariak (ehun pertsonendako mugatua) 17 euro, eta ibilbidea hamaiketakoarekin eta bazkariak 23 euro.

Espacionbikerren hamabosgarren urteurrena

Ekainak 22 larunbata

Irurtzun

09:00 Izena emate irekiera.

10:30 Motorrekin ibilbidea.

14:30 Bazkaria, Matxain jatetxean

18:00 Kontzertua, zozketak eta motor jolasak.