Palestinarekin afari solidarioa Irurtzunen

Guaixe 2024ko eka. 17a, 10:29

Ekainaren 21ean, ostirala, UNRWAren aldeko elkartasun afaria eginen dute, Iratxon.

Aurtengo Sakanako Ibilaldiaren heburu solidarioari jarraipena emanez, Iratxo elkarteak Palestinarekin elkartasun afaria antolatu du ekainaren 21ean, ostirala, 21:00etatik aurrera, elkartean. Izena ematea ekainaren 17 baino lehen egin behar da Iratxon edo Pikuxarren, 20 eurotan. Afariaren irabaziak, Sakanako Ibilaldiarenak bezala, UNRWA erakundearendako izanen dira. Afariaren ondoren Gazako uraren kutsaduraren inguruko Escape Rooma eginen dute.