Hiri lurren balioaren zergan aldaketak egin ditu udalak

Guaixe 2024ko eka. 24a, 11:11

Irurtzungo ikuspegia Aizkorberako errepidetik. ARTXIBOA

Koefizienteen taula onartu berri du.

Irurtzungo Udalak, aho batez, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren karga-eskala berria onartu zuen. Sortze epearen araberako gehienezko koefizienteak onartu zituen udalak 2024ko maiatzaren 15eko bilkuran. Irurtzunen indarrean egonen diren gehienezko koefizienteak honakoak dira: 

Sortze epea

Koefizientea  Urtea
0,23  20 urte edo gehiago
0,16  19 urte
0,06  18 urte
0,06  17 urte
0,06   16 urte
0,06  15 urte
0,06  14 urte
0,07  13 urte
0,08  12 urte
0,12  11 urte
0,18  10 urte
0,23  9 urte
0,35  8 urte
0,39  7 urte
0,34  6 urte
0,28  5 urte
0,22  4 urte
0,16  3 urte
0,18  2 urte
0,16  Urte 1
0,06  Urte 1 baino gutxiago