Udalak igeriketa ikastaroak antolatu ditu

Guaixe 2024ko eka. 21a, 11:14

Irurtzungo igerilekua.

Garilaren 1etik 31ra izanen dira.

Irurtzungo Udalak igeriketa ikastaro eskaintza egin du. Itxesia igerilekuan izanen diren ikastaro horiek lau urtetik gorako haurrei zuzenduta daude. Hasierako maila eta hobekuntza maila daude. Taldeak eta ordutegiak zehazteko mailaketa probak igerilekuan bertan eginen dira garilaren 1eko 12:00etan. Ikastaroak goizez izanen dira, astelehenetik ostegunera, garilaren 18an eta 25ean salbu. 

Igeriketa ikastaroetan parte hartu nahi dutenek garagartzaroaren 26ra arte eman dezakete izena Irurtzungo udaletxean edo irurtzun.eus webgunean. Matrikula egiteko ezinbestekoa da ordainagiriaren frogagiria eta izen emate orria beteta aurkeztea udaletxean edo kultur etxean. Udal webgunean deialdiari buruzko informazioa dago. Bestela, argibide eske kultur etxera jo daiteke, edo 948 600412 telefono zenbakira hots egin.