Atakondoarako galdera eskuratzeko deialdia

Guaixe 2024ko eka. 21a, 11:26

Atakondoa eskola publikoa. ARTXIBOA

Eskaintzak hilaren 27ko 14:00ak arte aurkeztu daitezke.

Irurtzungo Udalak Atakondoa eskola publikoan biomasa galdara erosteko eta jartzeko deialdia egin du. Udalaren asmoa da galdara hori egur ezpalarekin elikatzea da. Baina pelleta erabilteko aukera ere izanen du galdarak. Udalak erosketa horretarako 206.418,12 euro (BEZik gabe) bideratu du. Kontratua eskuratzen duen enpresak 65 egun izanen ditu galdara jarri eta martxan jartzeko. 

Udalaren asmoa da energia eraginkortasun handiagoa eta merkeagoa den biomasa sistemarekin eraikina berotzea eta ur beroa lortzea. Gaur egun horretarako gasa erabiltzen du udalak. Gas galdara han utziko du, biomasa galdaran mantentze lanak egin edo matxura balego, haren ordez erabiltzeko. Udalak galdara berriaren ezarpena baliatuko du dagoen eskaerara eta behar denera egokitzeko galdararen funtzioa. Izan ere, gaur egungo kalefakzio sistemak 460 kW-eko potentzia du eta 300ekin nahikoa luke.