Irurtzungo Udalak aldaketak egin ditu bi zerga ordenantzetan: eskolako lokalak eta instalazioak erabiltzea arautzen duen ordenantza fiskalean eta udalaren makinak, ibilgailuak, lanabesak eta bestelakoak uzteagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala. Aldaketak jendaurrean egonen dira garilaren 31ra arte. Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzen aldaketa behin betiko onartuko da.