Garbigunea egiteko aurreneko pausoa

Guaixe 2024ko eka. 27a, 11:33

Industrialdearen eta herriaren artean dagoen berdegunean eginen da garbigunea. ARTXIBOA

Udalak hirigintza planean aldaketa egin du.

Sakanako Mankomunitateak Irurtzungo Akaborro industrialdeko berdegunean, hainbat hondakin jasotzeko garbigunea jarri nahi du. Hura eraiki ahal izateko, Irurtzungo Udalak herriko udaleko planean aldaketa egin du. Aldaketa hori udalak berak eta Sakanako Mankomunitateak sustatu dute. Aldaketari hasierako onarpena emanda, alegazioak aurkeztu nahi dituztenek hilabeteko epea dute horretarako.