Zuberoako ekonomia garapenerako Odace agentziako eta Sakanako Garapen Agentzietako ordezkariek Irurtzungo Dinabide berrikuntza gunean bilera egin dute. Bi erakundeetako buruek, Jean Jacques Carriquiribordek eta Aitor Larrazak, elkar ezagutzeko topaketa egin dute. Bileran bi lurraldeen egungo egoera eta erronkez aparte, abian dituzten proiektu eta lan ildoen ingurukoak partekatu dituzte. Batak eta besteak aurrera begira, identifikatutako arloetan elkarlan aukerak garatzeko, elkar ezagutzan sakontzeko asmoa adierazi dute.