Antzerki eta zirku ikuskizuna La banda teatro circo konpainiarekin

Guaixe 2024ko uzt. 1a, 10:10

Yûgen ikuskizunaren une bat. RODRIGO PEREZ TXISTI

Uztailaren 5ean, ostirala, 'Yûgen' ikuskizuna izanen da, Irurtzungo Gernika plazan. Jorge Cordon musikari irurtzundarrak sortu du lanaren musika. 

Yugen kontzeptu oriental bat da unibertsoaren edertasunarekin kontaktatzen duena. Fiilosofia honek sentimenduen eta pentsamenduen bidez errealitatera zabaltzeko irakaspenak ematen ditu. Kontzeptu honetan inspiratuta, La banda teatro circo konpainiak Yûgen ikuskizun "berritzailea" sortu du. Antzerkia eta zirkua nahasten ditu. Bereizgarrietako bat da ikuskizunerako propio sortutako erdi puntuko arkuko kupula. Gainera, Jorge Cordon Iortx musikari irurtzundarrak sortutako musika ikuskizunari "originaltasun" gehiago ematen dio. Uztailaren 5ean, ostirala, 21:30ean, La banda teatro circoren ikuskizuna izanen da, Irurtzungo Gernika plazan.