Lekunberrin bizi den Luisa Aldaburu Aizpurua artistaren artelanen erakusketa izanen da ekainaren 24tik uztailaren 31ra arte Irurtzungo Pikuxar tabernan. Lehenengo arte erakusketa 17 urterekin egin zuen, Zumaia jaioterrian. Arte Ederrak ikasi zuen, eta grabatu teknikan espezializatu zen. Ordutik, hainbat tokitan erakusketak egin ditu, eta gaur egun arte klaseak eta tailerrak ematen ditu ere. Azken Muga artisten webgunean adierazi zuenez, bere filosofia da artea "presiorik eta exigentziarik" gabe egitea, "behintzat, saiatzea". Sorkuntza prozesuarekin disfrtutatu nahi du.