Euskaldunen benetako jatorria, kultura eta hizkuntza ezagutzeko garaia dela dio Euskaldunen jatorria, historia eta irria Txikiren Umorezko Bakarrizketako sinopsiak. Historian barna bidaiatzeko aukera "originala, umorezko bakarrizketaren bidez kontaktua" eskaintzen du. "Ez da bakarrizketa, antzezlan edo musikal soila", ikuskizun "ahaztezina" dela diote, eta uztailaren 3an, asteazkena, 20:00etan, Pikuxar plazan izanen da.