Osasuna Magna Xotak 2024/2025 denboraldirako bigarren fitxaketa aurkeztu du: Facundo Martin ‘Panta’ Russo. Russo argentinarra da, 2001eko ilbeltzaren 20an jaio zen, eta hegaleko pibota edo aurrelaria da. Russo Secla taldetik dator, eta Xotak azaldu duenez, azken denboraldian 30 gol baino gehiago sartu zituen. Bere taldea play-offetako finalerdietara eta Urrezko Kopara sailkatu zen. Russok hiru denboraldietarako kontratua sinatu du.
Baloiarekin duen abiadura eta eskuin kolpea, horiek dira Russoren ezaugarri nabarmenenak. Russok klubari egindako adierazpenetan jasotzen denez, Russo “oso kontentu dago Xotaren proiektura batzeagatik”, eta “denboraldiko helburuak lortzeko bere laguntza guztia eman nahi du”.