Urtero Irurtzunen zinemarekin zita dute udako gauetan, Udako Zinema emanaldietan. Aurten hiru proiekzio izanen dira, uztailaren 16an, asteartea, eta 24an, asteazkena, eta abuztuaren 1ean, osteguna. Lehenengo emanaldia Foru plazan izanen da, eta hurrengo biak Barazkigunen. Como dios manda, PAN. Sekula Betirako bidaia eta 20.000 especies de abejas filmak emanen dituzte, hurrenez hurren.
Irurtzungo Udako Zinemako kartelera
Uztailak 16 asteartea
22:00, Foru plaza
Como dios manda
Sinopsia: Andres Cuadrado Espainiako Ogasun Ministerioko funtzionario zorrotza da. Bere burua "Jainkoak agintzen due moduko pertsonatzat" jotzen du eta ziurtzat jotzen du dena ordena natural, hierarkiko eta mugiezin baten ondorio dela. Lankide batekin zoritarreko liskar bat izan ondoren, zigortu eta Berdintasunera eraman dute, eta dena berria da berarendako. Gaztelaniaz.
Uztailak 24 asteazkena
22:00, Barazkigune
PAN. Sekula Betirako bidaia
Sinopsia; Peter 12 urteko mutil pikaro eta bihurria da. Londresen bizi den umezurtz etxe goibel eta tristean, ordea, ez dituzte ezaugarri horiek gogoko. Bizitza guztia bertan pasa ondoren, ezin sinetsiko gau batean bidaia zoragarria hasiko du fantasiaz beteriko mundura, Sekula Betira. Bertan, pirata, gerlari eta maitagarriekin abentura ugari biziko ditu, hil ala biziko konbateetan parte hartuko du, bere amak umezurtz-etxean zergatik utzi zuen deskubritzen saiatuko da, eta batez ere, lurralde magiko horretan bere tokia bilatzen ahaleginduko da. Tigrilla gerlariaren eta ezagutu berri duen Garfio Kapitainaren laguntzaz, Peterrek Bizarbeltz pirata bihotzgabea garaitu beharko du Sekula Betiko lurraldea salbatu eta bere ametsa betetzeko: PAN, Sekula Betirako bidaiako heroi bihurtzea. Euskaraz.
Abuztuak 1 osteguna
22:00, Barazkigune
20.000 especies de abejas
Sinopsia: Cocok zortzi urte ditu, ez dator bat besteen itxaropenekin eta ez du ulertzen zergatik. Bere inguruko guztiek Aitor deitzen diote, baina ez du bere burua ezagutzen izen horrekin, ezta besteen begiradan ere. Amak, Anek, krisi profesional eta sentimentalean murgilduta, oporrak aprobetxatuko ditu bere hiru seme-alabekin amaren etxera joateko. Han ama Lita eta izeba Lourdes bizi dira, erle hazkuntzarekin eta ezti ekoizpenarekin aritzen dira. Uda horretan, bizitza aldatuko zaienez, hiru belaunaldietako emakumeek beraien zalantza eta beldurrei aurre egin beharko diete. Euskaraz eta gaztelaniaz.