Kontzertua festen bezperan

Guaixe 2024ko uzt. 10a, 11:49

Alarma Morea taldea. PAMPLONACULTURAES.ES

Uztailaren 16an, asteartea, Alarma Morea taldearen kontzertua izanen da, Pikuxarren.

Alarma Morea emakumeez ostatutako euskarazko runbat taldea da. Duela bost bat urte sortu zuten, eta estilo nagusia runba flamenkoa den arren, hainbat estilorekin nahasten dute ere. Emakumearen borroka eta ahalduntzea da taldearen zutabe garrantzitsuenetako bat. Ezinbesteko bigarren zutabea euskar da. Euskaraz sortu, erabili eta zabaltzea da taldearen beste helburuetako bat. Uztailaren 16an, asteartea, 20:00etan, Alarma Morea taldeak kontzertua emanen du Irurtzungo Pikuxar plazan, festeaurrean.