Erremontea

Nafarroa Foru Komunitatea Erremonte Torneoa Irurtzunen hasiko da

Guaixe 2024ko uzt. 11a, 10:00

Nafarroako Foru Komunitatea Erremonte Torneoaren aurkezpena, Iruñean. UTZITAKOA

Uztailaren 19an hasiko da, Irurtzungo festetan, eta urriaren 5ean despedituko da, Zubirin. Guztira, 11 herrietan jokatuko da.

Uztailaren 4an aurkeztu zuten Nafarroa Foru Komunitatea Erremonte Torneoa-Magna Sari Nagusia 2024, Iruñeko Kondestable Jauregian. Txapelketa 11 herrietan jokatuko da guztira, eta uztailaren 19an hasiko da, Irurtzungo festetan, eta Zubirin despedituko da, urriaren 5ean.

Txapelketa bi multzotan jokatuko da. A multzoan Uterga-Leatxe, Matxin II.a-Mitxeo eta Iturregi-Saldias bikoteak daude, eta B multzoan Zeberio II-Barricart, Otxandorena-Ion eta Sagaseta-Otano. Hasieran final laurdenetako ligaxka jokatuko da Irurtzunen, Lerinen, Mendavian, Hendaian, Milagron eta Artaxoan, irailaren 9ra bitartean. Finalerdiak bi itzulietara jokatuko dira, Garesen, Zangozan, Irunberrin eta Ribaforadan. Eta final handia Zubirik hartuko du, urriaren 5ean. Navarra TV telebista kateak eskainiko du zuzenean.