Uztailaren 12an XXIV. San Fermin Motozerra Saria jokatu San Fermin Herri Kirol Jaialdien barruan. Sakanako Harri Jasotze Eskolako irakasle eta arduradun Mikel Lasartek hartu zuen parte, Peio Kañamaresekin eta Juan Asinekin. Hirurek 30 minutuko bi txanda izan zituzten, eta txanda bakoitzean irudi bat egin behar izan zuten.
Joan zen urtean Mikel Lasartek jantzi zuen txapela, urte luzez txapeldunorde izan eta gero, baina aurten ezin izan zuen txapela berritu, Juan Asinek berriro ere txapela berreskuratu zuelako, motozerrarekin egin zituen arranoari eta hontzari esker. Bigarren Mikel Lasarte sailkatu zen, egindako Basajaunari eta untxariari esker.