Leitzarango Autobiaren (A-15) 113,3 kilometro puntuan, Iruñerako noranzkoan, Etxeberrirako irteeraren parean istripua izan zuen furgonetan batek atzo 20:24ean. Ibilgailuak autobia eta irteera banatzen dituen babes hesia jo, irauli eta, ondorioz, furgonetan zeuden bederatzi pertsonetatik hiru zauritu ziren. Min hartutakoak 36, 44 eta 47 urteko hiru gizonezko dira. Ezbeharraren tokira joan ziren Irurtzungo osasun etxeko medikua eta erizaina, anbulantzia bat eta beste bi anbulantzia mediku eta erizain bana zituztenak. Zauritutakoen lehen azterketaren ondoren, hirurak Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zituzten. Ezbeharraren lekura ere suhiltzaileak joan ziren. Istripua zergatik gertatu zen ikertzeko ardura Guardia Civilaren esku gelditu zen.