Eraldaketa garrantzitsua gertatu da Xota Kirol Klubean. Osasuna eta Xota klubek 2017tik duten akordioa emakumezkoen areto futbolera zabaldu egin da. Akordio horri esker, Xotak Osasuna Futsal taldea bere egituran integratuko du. Horrela, Xotak kategoria nazionaleko bigarren mailan jokatzen duen emakumezkoen taldea izango du, aurretik zituen Nafarroako lehen senior mailako eta haurren mailako taldeekin batera.
Uztailaren 15ean Xotako presidente Tatono Arregik eta Xotako emakumezkoen areto futboleko arduradun eta Xota talde nagusiko kapitain Roberto Martilek ongietorria egin zioten Osasuna Futsali, datorren denboraldiko xehetasunak lotzeko.