Irurtzungo Udalak eskolarako galdara eskuratu nahi du

Guaixe 2024ko uzt. 23a, 11:13

Atakondoa eskola publikoa. ARTXIBOA

Bigarren deialdia egin du. Eskaintzak agorrilaren 1eko 10:00ak arte aurkeztu daitezke.

Estreinako deialdia hutsik gelditu ondoren, Irurtzungo Udalak bigarrenez deialdia egin du Atakondoa eskola publikoan biomasa galdara erosteko eta jartzeko deialdia egin du. Haren bide berogailua eta ura berotuko lirateke. Udalaren asmoa da galdara hori egur ezpalarekin elikatzea da. Baina pelleta erabilteko aukera ere izanen du galdarak. Udalak erosketa horretarako 206.418,12 euro (BEZik gabe) bideratu du. Kontratua eskuratzen duen enpresak 65 egun izanen ditu galdara jarri eta martxan jartzeko. 

Udalaren asmoa da energia eraginkortasun handiagoa eta merkeagoa den biomasa sistemarekin eraikina berotzea eta ur beroa lortzea. Gaur egun horretarako gasa erabiltzen du udalak. Gas galdara han utziko du, biomasa galdaran mantentze lanak egin edo matxura balego, haren ordez erabiltzeko. Udalak galdara berriaren ezarpena baliatuko du dagoen eskaerara eta behar denera egokitzeko galdararen funtzioa. Izan ere, gaur egungo kalefakzio sistemak 460 kW-eko potentzia du eta 300ekin nahikoa luke.