Aurten Iratxo elkarteak Hueskara txangoa antolatu du abuztuaren 31n eta irailaren 1ean, larunbata eta igandea. Benasquera eta Posets-Maladeta parke naturalera joanen dira mendizaleak. Bertako txokoak gozatzeaz gain paseo errazak eta Tuc de Mulleres (3.009 metro) igotzeko aukera izanen dutela aurreratu dute. Izena ematea uztailaren 28an, igandea, amaitzen da eta plaza ugatuak dira. Irteera Irurtzunduk abuztuaren 31n eginen dute, eta itzulera hurrengo egunean, irailaren 1ean, arratsalde-gauez.