Antzerkia, magia eta musika Pikuxar plazan

Guaixe 2024ko abu. 2a, 15:31

Abuztuaren 8an, osteguna, Pikuxarreko terrazan Lorena Arangoaren antzezlana izanen da; abuztuaren 25ean, igandea, Itzal Magoa izanen da Irurtzungo euskal txokoan, eta abuztuaren 29an, osteguna, La otra calleren kontzertua.

Irurtzungo eskal txokoak abuztuko zenbait arratsaldetarako ekimenak antolatu ditu, Pikuxar plazan. Abuztuaren 8an, osteguna, 20:00etan, Lorena Arangoa clown eta antzezle irurtzundarraren Terapia 2.0. Terapias Alternativas ikuskizunaren emanaldia izanen da. Magia ikuskizuna ere antolatu dute Pikuxarren, eta abuztuaren 25ean, igandea, 20:00etan, Itzal Magoa izanen da. Abuztuko egitaraurekin amaitzeko, hilaren 29an, osegunea, 20:00etan, La otra calle taldearen kontzertua izanen da.