La Peluso BTT Xtrem txirrindularitza probaren hirugarren edizioa irailaren 7an, larunbata, jokatuko da, 09:00etatik aurrera, Irurtzunen. La Peluso Cycling taldeak antolatu du proba eta bi ibilbide izanen ditu: laburra 38 kilomero eta 1.084 metroko desnibelarekin eta luzea 40,48 kilometro eta 1.242 metroko desnibelarekin; lehenengo 30 kilometrotan bi ibilbideak batera doaz. Irailaren 4ra arte, asteazkena, eman daiteke izena Rock The Sport webgunean eta dortsalak irailaren 6tik arratsaldean banatzen hasiko dira. Proba amaituta, 13:30etik 15:30era, bazkaria eginen dute Irurtzungo Foru plazan, eta ondoren, 16:00ak aldera, sari banaketa izanen da. Aurten, gainera, Lizar Trial Bicik Biketrial erakustaldia eta solasaldia eginen du ere.