azken ordukoa

Biaizpe parean errepidea moztu dute kamioi baten istripuagatik

Guaixe 2024ko ira. 6a, 11:52

Istripuaren irudia. DIARIO DE NOTICIAS, UTZITAKOA

Leitzarango autobidea Iruñeko norabidean itxita egon da, eta Andoaingo norabideko ezker erreia ere moztu behar izan dute.

Kamioi artikulatu batek istripua izan du A-15ean, Irurtzunen, Biaizpe parean. Bidetik atera da, eskuinalderantz, eta autobian gurutzatuta geratu da. Ondorioz, Iruñera norabideko bi erreiak moztuta geratu dira, eta Andoainera bideko ezkerreko erreia ere moztuta geratu da. Txoferra, 58 urteko Granadako bizilaguna, Nafarroako Ospitale Unibertsitariora eraman dute, zauri arinekin.