Euskal Herriko musika eta soinu tresnen inguruko emanaldia

Guaixe 2024ko ira. 2a, 08:51

Irailaren 13an, ostirala, Juan Mari Beltranen hitzaldi-kontzertua izanen da, Irurtzungo kultur etxean, Cultur izan 2024 programaren barruan.

Aurreko aurtean aurkeztu zuen Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak Cultur Izan programa. Helburua musika, dantza eta hitzezko herri adierazpenak babestea, eta aurten ere, programaren bigarren edizioan, kultura tradizionalean diharduten Nafarroako erakunde eta elkarteen proiektuak eta programazioak babestea eta erraztea da xedea. Hortaz, helburu horrekin Nafarroako hainbat herritan tailerrak eta kontzertuak antolatu dituzte, eta irailaren 13an, ostirala, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean, Juan Mari Beltran musikari eta ikertzailearen Euskal Herriko musika eta soinu tresna hitzaldi-kontzertua izanen da. Sarrerak doan dira; gonbidapenak Irurtzungo kultur etxean har daitezke.

Euskal Herriko musika eta soinu tresna emanaldiaren helburua euskal musika folklorikoarkein funtsezko alderdiak erakustea, abstien, melodien, dantzen eta musika tresnen soinuaren bidez. Kontzertuan Juan Mari Beltranek xirolarrua, txalaparta, alboka, dultzaina, txistu-danbolina, xirulattunttuna eta txanbela instrumentuak joko eta erakutsiko ditu; Errege Beldak soinua, txalaparta eta ahotsa joko ditu; Ander Barrentxeak panderoa, txalaparta, ahotsa, danborra, kanabera eta arxaluak, eta Aitor Gabilondok ahotsa eta gitarra.