Irurtzundik Pirinioetara

Guaixe 2024ko irailaren 6a

Middi D'Ossau mendia. WIKIPEDIA

Irailaren 14an, larunbata, Pikuxarrek eta Iratxok Midi D'Ossauko itzulira irteera antolatu dute.

Iratxo elkarteak eta Pikuxar elkarteak Pirinioetara irteera antolatu dute irailaren 14an, larunbata; hain zuzen, Midi D'Ossauko itzulia eginen dute. Ibilbideak 22 kilometro ditu eta 1300 metroko desnibela, gutxi gora behera sei ordu eta erdiko ibilbidea da. Autobusa 7:00etan abiatuko da, autobus geltokitik eta 20:30ak inguruan aurreikusten dute.

Irailaren 11ra arte eman daiteke izena Pikuxar tabernan, Iratxo eta Pikuxarreko bazkide eta Mecnakideak 10 eurotan eta gainerakoak 15 eurotan. Harremanetarako: Santi 627400507 eta Gorka 628366943.