Bi zauritu arin autobian izandako istripuan

Guaixe 2024ko ira. 9a, 10:23

Kamioia iraulita Leitzarango Auotbian (A-15). @Bomberos_na

Leitzarango Autobidean kamioi bat bidetik atera eta iraul egin zen; barruan zihoazen bi pertsonak ospitalera eraman zituzten zauri arinekin.

Bi pertsona arin zauritu ziren irailaren 7an, goizaldean Irurtzunen, Leitzarango Autobiako (A-15) 114,7 kilometroan, Donostiarako noranzkoan, Irurtzungo dermioan. Bi pertsonak zihoazen kamioia bidetik atera eta iraul egin zen 03:46an. 58 eta 40 urteko bi gizonezko Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zituzten. Nafarroako Gobernuak jakinarazi zuenez, zaharrenak bizkarrean kolpe arin bat zuen eta gazteenak hainbat kolpe. 

Ezbeharraren tokira Cordovillako suhiltzaileak, Irurtzungo mediku taldea, oinarrizko bizi-euskarriko bi anbulantzia, Foruzaingoa eta Errepideen Kontserbazio zerbitzuko langileak joan ziren. 

Ostiralean, Leitzarango Autobiako toki berean, beste kamioi bat bidetik irten zen eta irauli egin zen. Gidaria, 68 urteko gizon bat, zauritu egin zen, kolpe arinekin. Ostiraleko istripuaren ondorioz autobia hamabi orduz itxita egon zen.