Elektroswing doinuak Irurtzunen

Guaixe 2024ko ira. 9a, 14:00

Swingtronics taldea. DONOSTIAKULTURA.EUS

Irailaren 14an, larunbata, Swingtronics taldearen kontzertua izanen da, Pikuxarren.

Swingtronics taldeak elektroswing eta dantza musika egiten du eta familia guztirao ikuskizuna egiten du. Giro ona, dantza eta dibertsioa ez dela falta diote dagoeneko haien zuzenekoetan egon direnek. Irailaren 14an, larunbata, 20:30ean, Pikuxar plazan izanen dira.