Irailaren 7an zen jokatzekoa, Irurtzunen, La Peluso BTT Xtreme mendi txirrindularitza proba, baina antolakuntzak proba bertan behera uztea erabaki zuen, ibilbideko zenbait guneren egoerarengatik. Aste guztia euritan egon zenez, ibilbidea ez zegoen ongi. Hala ikusi genuen irailaren 4an, probatzera joan ginenean, eta hurrengo egunean ere euria egin zuen. Larunbe, Zia eta Trinitatearen atzeko aldea zeuden okerrenak, iparrean daudelako. Jaisteko gaizki, eta igotzeko oraindik okerrago zegoen. Segurtasunagatik, proba bertan behera uztea erabaki genuen” azaldu du antolakuntzako Santi Moreno Morenok.