Magnesitas de Navarra Magna enpresak Xotaren babesle izaten jarraituko du beste urte batez. Bi aldeek akordioa berritu dute, eta hastear den 2024/2025 denboraldia Magna babesle dela hamahirugarren denboraldia izango da, jarraian.
Akordioaren berri emateko Magnako zuzendari nagusi Javier Creixellek Osasuna Magna Xotako lan taldea bisitatu zuen, Anaitasuna pabilioian.
Horretaz gain, bestelako akordioak ixten ari da ere Tatono Arregik kudeatzen duen klubak. Unsain Grupo izango da beste babesle berri bat.
Ligueiro, Panta eta Kokoro, jokalari berriak
Osasuna Magna Xotak udan lotu dituen hiru jokalariak aurkeztu zituen irailaren 13an Unsain Grupo babesle berriaren egoitzan. Gabriel Ligueiro brasildarra, Facundo Russo ‘Panta’ argentinarra eta Barçak utzita Xotan jokatuko duen Kokoro japoniarra dira jokalari berriak. Haiei Korsun ukrainarra batuko zaie aurki. Hirurak “ilusioz gainezka” daudela aitortu zuten, “Xotan dena emateko prest”.
Halaber, Xotak Josu Mendive eta Ion Cerviño jokalari irurtzundarra berreskuratu ditu, joan zen denboraldian El Ejidon utzita jokatu zutenak.
Wanapix Salari, 7-1
Denboraldi aurreko lagunarteko partidekin jarraitzen du Xotak. Irailaren 14an Osasuna Magna Xotak 7-1 hartu zuten mendean Wanapix Sala 10 taldea, Anaitasunan jokatutako partidan.