Irurtzungo Udalak ikasturterako herrian dauden ikastaro eta jarduera fisikoko eskaintzen berri eman du. Honakoek osatzen dute: antzerkia, irakurketa kluba euskaraz eta gaztelaniaz, marrazketa eta margotzea, gorputz jarrerak zuzentzea, pilates, bizkortzea, kirol entrenamendua adinekoendako mantentze gimnasia eta spinning-a. Udalak antolatutakoetan izena emateko epea hilaren 25ean despedituko da. Matrikulatzeko irurtzun.eus webgunean dagoen formularioa bete behar da. Matrikula egiterakoan izen-abizenak eta ikastaroaren izena adierazi behar da. Matrikula ordaintzeko udaletxean txartelarekin egin daiteke, edo transferentzia egin udalaren kontu korronteren batera. Ordainketa eginda, formulario betea eta ordainketaren froga agiria udaletxean edo kultur etxean aurkeztu behar da. Deialdiari buruzko informazio xehea aipatu webgunean dago.
Udalak berak jakinarazi duenez, Irurtzunen bestelako ikastaroak ere izanen dira: euskara, ingelesa, helduendako hezkuntza, arabiera, yoga, joskintza, fibromialgia eta neke kronikoa dutenendako saioak, mugimendu adierazkoa eta abesbatza.