'Tramankulu' tailerra Irurtzunen

Guaixe 2024ko irailaren 20a

Jaurtigai jolastailuak. UTZITAKOA

Irailaren 27an, ostirala, Gernika plazan eskulanak eta eskuz egindako jolasak eginen dituzte.

Pikuxar euskal txokoak eta Aizpea euskara taldeak antolatuta, Tramankulu-ren jaurtigai jostailuen tailerra eta jolasak izanen dira irailaren 27an, ostirala, 17:00etan, Irurtzungo Gernika plazan.