Garabidek, Pikuxarrek eta Sakanako Mankomunitateak antolatuta hizkuntza gutxituen komunitatetako hainbat eragileekin solasaldia eginen dute irailaren 26an, osteguna, 19:00etan, Pikuxar euskal txokoan. Euskara eta munduko hizkuntza gutxituak. Hizkuntza komunitateen arteko elkarrizketa jardunaldian maputxea, guarania, quechua, kitxua, nasa, maia, amaziga, bubia, mixea, kreolea, kaqchikela eta kurdua hizkuntzen inguruko solasaldia izanen da.