Sakanako gizarte ekonomiaren eguna

Guaixe 2024ko irailaren 23a

Irailaren 26an, osteguna, gizarte ekonomiaren inguruko jardunaldia izanen da, Irurtzunen.

Sakana Garapen Agentziak eta ANELek Sakanako gizarte ekonomiaren eguna antolatu dute irailaren 26an, osteguna, 11:00etatik 13:00etara, Irurtzungo Dinabide zentroan. Jardunaldi honetan eredu integrala, demokratikoa, solidaria eta parte hartzailea, lurraldean balio eta garapen aukerak sortzen dituenaren inguruan ariko dira.