Zangozako ikastolak antolatuko du aurtengo Nafarroa Oineza, Piztu! lelopean urriaren 20an izango dena. Jaialdiaren inguruan antolatutako ekitaldien barruan, irailaren 22an pilota jaialdia antolatu zuten Irunberriko pilotalekuan.
Hasieran, Zangozako eta Ilunberriko pilotari gazteen finalak jokatu ziren. Ondoren, bigarren mailako afizionatuetan, Rebolek (Zangoza) eta Murillok (Ultzama) 18-14 irabazi zieten Oberenako Lakaberi eta Primi.
Antolatzaileek diotenez, jaialdiak “luxuzko itxiera” izan zuen, lehen mailako afizionatuen mailan Irurtzun pilota klubeko bi bikotek parte hartu zutelako. Lazkoz-Murgiondok 22-20 hartu zituzten mendean Salcedo-Arbizu taldekideak, partida ederrean.